Ted Trainer
Wiki honen aurkezpena
Wiki hau 2016 urteko abenduaren 21ean jaiotzen da (Hego Gales Berriko udako solstizioa), Iberiar Penintsulako hizkuntzen erabiltzaileen artean Frederick (Ted) Trainer eta bere obraren aurkezpena egiteko. Touda Elkartea eta Erresilientzia Institutuaren ekimena da. Itzulpen lanetan laguntzen dute: Ariadna Uve, Miquel Tort (Argelaguer en Transició) eta Ramóm Flores d'as Seixas (Véspera de Nada).
Ted-i buruz
Frederick E. Ted Trainer (1941) Australiako autore eta aktibista bat da, nazioartean Petrolioaren Zenit-aren dibulgazioagatik eta post-petrolio Trantsizioaren aldeko mugimenduetan aditua izateagatik ezaguna. Hego Gales Berriko Unibertsitatean (Sidney) hizlari izan da 1970.eko hamarkadatik aurrera, Gizarte Ekintza arloan ere irakasle elkartua izan zelarik bertan. Permakultura eta bizimodu sinple baten garapena hedatzeko ideiarekin, Sidney-tik gertu espazio bat kudeatu du, eta Simplicity Institute australiarraren erreferente garrantzitsuenetariko bat da.
Mundu mailako aldizkarietan artikuluak argitaratu ditu, eta liburu anitz idatzi ditu, batez ere jasangarritasunari buruz. Gaur egunera arte, bere obren artean erreferentziatu eta ezagunenetariko bat Renewable energy cannot sustain a consumer society da, 2007.urtean Springer-ek argitaratua. The Simpler Way (Sinpletasunaren Bidea) izenarekin trantsizio ekosozialaren proposamenik osoenetariko bat garatu du, he Transition to a Sustainable and Just World (2010) liburuan xehetua. 2017.urtean gazteleraz argitaratu da, bereziki momenturako autoreak berrikusia eta luzatua. La Via de la Simplicidad: hacia un mundo más sostenible y justo, dudarik gabe bere karrerako obrarik garrantzitsuena da, eta Gizadiaren etorkizunarentzako esanguratsuena.
Liburuak gazteleraz
- La vía de la simplicidad. Hacia un mundo sostenible y justo (Ed. Trotta, 2017).
Artikuluak euskeraz
- Edorta (2017): “Sinpletasunaren bidea liburua”, Zuzeu.eus.
- Alexander, Samuel (2016): “Ted Trainer eta Sinpletasunaren Bidea”, 15/15\15 - Zibilizazio berrirako aldizkaria. The Simplicity Collective-n argitaratutako textu baten itzulpena, Ariadna Villate Jimenez-ek euskaratua.
Artikuluak gazteleraz
(Berrienetik lehengoetara.)
- Alexander, Samuel (2017): “Ted Trainer y la Vía de la Simplicidad”, Papeles nº 135.
- Rutherford, Jonathon (2016): “Entrevista a Ted Trainer: el problema es el capitalismo-consumista”, Espai Marx (20/10/2016). Green Left Weeklyan argitaratutako artikulu baten itzulpena (07/11/2011).
- Trainer, Ted (2013): “Un principio táctico básico: ¡No nos enfrentemos al capitalismo!”. The Transition to a Sustainable and Just World zati baten itzulpena (2010).
- Trainer, Ted (s.d.): “¿Entienden bien sus defensores las implicaciones políticas radicales de una economía de crecimiento cero?”, Sin Permiso. Real World Economics Review-en 2011.ko irailaren 6an argitaratutako artikulu baten itzulpena.
Dokumentalak eta beste bideo batzuk
- María Rúa (2017): Ted Trainer: la vía de la simplicidad (entrevista con subtítulos en castellano).
- Happen Films (2016): A Simpler Way: Crisis as Opportunity (subtitulado en castellano por la Asociación Touda).
- Si los subtítulos no aparecen directamente en castellano, tendrás que cambiarlos manualmente en la configuración del vídeo (rueda dentada en la parte inferior derecha del mismo
Ted-i buruz esan da
“Ted Trainer-engandik 80ko hamarkadatik ikasten ari gara, Developed to Death (1989) bezalako liburuen bitartez beraren berri izan genuenetik. Ekintzaile eta pentsatzaile australiar honek desarrollismoaren kritikan, gizarte-krisi-ekologikoaren analisian eta deshazkunderako alternatiben (Sinpletasunaren Bidea) sorreran oinarritutako hausnarketa argi eta eraginkorra garatu du. Orain, laurogei urteetatik hirurogeita hamar-etatik baino gertuago dagoelarik, Mila esker, Ted! Ozen esateko garaia da.” (Jorge Riechmann)
“Adibide onak gogoan izan. Ez bakarrik intelektualki, mundua hobeto ulertu eta arrazoitzeko, praktikoki ere beste modu batetan bizitzea posible dela erakus diezaguten. Hau asko da. Baina geure buruari gezur esatea ekiditeko, eta gizartea eraldatzeko topa ditzakegun ideiek suposatzen dituzten zailtasunak gailentzeko beste alditan pentsatuz gero, ezinbestean aitortu beharra dago Ted Trainer-en figura eta bere ekarpen anitzak noraezeko iparorratz bat suposatzen dutela.” (Óscar Carpintero).
“Ted Trainerrek urte asko darmatza hazkunde-ondorengoko etorkizun lokal eta kooperatibo baten ikuspegia sustatzen. Aldi berean, kontsumismoa eta hazkundea teknologia berri magikoen bitartez mantentzen saiatzearen huskeria praktikoa ere erakusten digu. Politika publikoen arduradunek eta elkarte ekologista garrantzitsuenek, jasangarritasunari buruzko eztabaida publikoari egindako ekarpen argiak saritu dituzte, sinpleki entzungorrarena eginez. Trainerrek benetazko egi deserosoa esakintzen digu, ekidin ezinezko egia.” (Richard Heinberg)
“Geure ortua lantzerako orduan, geure seme-alaben hezkuntzan pentsatzen dugun bakoitzean, inguratzen gaituenaren aurreko arekiko nazka sentitzen dugun bakoitzean, Irakasle honen mezua gogoan izango dugu. Gaur egun bere mezuaren oihartzuna nazioarteko aktibisten testuingurutik kanpo entzuten ez den arren – batez ere ingelesa erabiltzen diren herrialdeetakoak-, bere ideiak toki askotan fruitu emango duen hazi bat dela ziur naiz.” (Manuel Casal Lodeiro)
“Gizarte teorialariei eskatzen diegun koheretziaren adibide da pentsatzaile australiarra, bere bizimodu sinplearekin bizitza on bat posible dela frogatzen baitu, eta tradiziozko bizimoduetan edota eko-herrietan bizi diren pertsona asko bezalaxe, esku-tresna gutxi batzuk eta tokiko jatorria duten materiale naturalak erabiliz, bizimodu idilikoak eramatea posible dela baieztatzen du, komunitateak berak ematen duen segurtasuna sentituz.” (Manuel Casal Lodeiro)
“Ted Trainer gizarte industrializatuen hezkuntza sistemen beharrezko eraldaketan gehien sakontzen duen autoreetako bat da, erresilientzia handiagoa edukiko lukeen eta bidezkoa litzatekeen gizarte berri baten sorrera emateko aurrepausu ezinbesteko bezala.” (Manuel Casal Lodeiro)
Beste hizkuntzetan
(Beste hizkuntzatan argitaratutako artikulu, liburuak, etab. hizkuntza horietara eskainitako orrialdeetan erreferentziatuta daude eta ez dira hontan gehitzen.)